Ohiko galderak :



Zein dira prezioak BEZ barne?
IX10 (bi lerrokoa):
Basikoa: 610€
MIDI: 790€

Prezio hauek TrikLite izeneko oinarrizko diseinuari dagozkio: gorputz eta botoi txuriak testu beltzarekin. 
Diseinu pertsonalizatuen kostu gehigarria:
  • Oinarrizko diseinu pertsonalizazioa (bi koloretan eta edozein textu edo bektore logo): +40€
  • Pertsonalizazio sakona (lau kolore arte eta edozein irudi gehituz): +80€
  • Egurrezkoa: +100€ (intxaurra, pagoa, astigarra, gereziondoa ala lizarra, edozein testu edo bektore logorekin)


Osagarriak:
  • LED argiak: +30€
  • Botoi tradizionalak: +90€
  • Fieltroak: +10€ (plastikozkoak edozein koloretan edo benetako fieltroak gorri, berde, txuri edo beltzean)
  • Funda biguna: +40€
  • Kaxa gogorra: +100€
  • Soinu txartela: +20€ (Behringer UCA222 latentzia minimizatzeko gomendagarria)
BEZ / IVA
Profesionalek desgrabatu dezakete (artista edo irakasle, autonomo, musika eskola, udaletxe...) faktura baliatuz.

Zer jasoko dut triklatu bat erostean?
Kartoizko kaxa batean jasota honakoa jasoko duzu:
  • Triklatua
  • 2 korrea
  • USB kablea (Tipo A harra - Tipo C harra)

Triklatuak bozgorailurik badu?
Ez, Basikoak aurikularrentzako irteera bat du bertara aurikular batzuk edo bozgorailu bat konekta daiteke. MIDI triklatua gailu periferiko bat da, ordanagailu edo mugikor bati konektatu behar zaio eta bertatik 

Zein alde dago Basikoa eta MIDI triklatuen artean?
Basikoak botoi bat du atzekaldea piztu eta itzaltzeko.  Botoi hau sakatzean triklatua pizten da eta denbora labur baten ondoren prest dago jotzeko, aurikularretako irteeratik trikitixa soinua ateratzen du.

MIDI triklatua aldiz gailu periferiko bat da, beste gailu batera konektatu behar da (Windows, MacOS, Android, iOS, Linux...) eta bertan aukeratu daiteke zein soinu ezartzen zaion, trikitixarena izan daiteke edo beste edozein, esku bakoitzari soinu ezberdina jartzea ere posiblea da. Gainera MIDI triklatuarekin posiblea da partiturak zuzenean idaztea ere.

Zein funtzio dute LED argiek?
LED argidun triklatuetan efektu eta kolore aukera zabala dago funtzio estetikorako. Horretaz gain, MIDI triklatuetan argi bidez abestiak ikasteko aukera ematen du, Windowseko STB programa baliatuz, sakatu beharreko botoien argiak banaka-banaka pizten direlarik, eta argiaren koloreak hauspoari  bultza edo tira egin behar zaion adierazten du.

Hauspoa nola erabiltzen da?
Ezker eskuko zatia flexiblea da, eta beroni barrurantza bultzatzean triklatuak hauspoa isten ari zarela ulertzen du, trikitixako mekanismo oso antzekoa da beraz.
Bultzatzen ez denean hauspoa irekitzen ari zarela ulertzen du (ez da beharrezkoa kanporantza tiratzea).

Diseinua nola aukeratzen da?
Pertsonalizazio aukera ordaindu ezkero edozein kolore aukeratu daiteke, eta horretarako abiapuntu errexena gure konfiguratzailea erabiltzea da oinarrizko diseinua aurreikusteko.
Konfiguratzaileak ematen dituen aukerez gain, edozein testu edo logo ere gehitu daiteke.

Zertarako dira goiko 6 botoiak?
Konfigurazio botoiak dira. Basikoaren kasuan hauek dira funtzioak (/ osteko funtzioa hauspoa itxiz sakatutakoa):
1. Tonuerdi bat igo/jaitsi
2. Eskuin eskuko oktaba igo/jaitsi
3. Bolumena igo/jaitsi
4. Sol-Do
5. Si bemol-Mi bemol
6. Erregistroa/ Baxuen perkusioa

MIDI triklatuen kasuan funtzioak erabiltzaile bakoitzak erabaki ditzake erosteko orduan. 

Posiblea da botoiren bati dagokion nota aldatzea?
Bai, edozein nota mapa jartzea posiblea da. MIDIaren kasuan baita bi mapa ezberdin izan eta konfigurazio botoi bat mapaz aldatzeko erabiltzea ere.
Bestalde STB programarekin zerorrek alda ditzakezu botoi bakoitzari dagozkion notak (Windowsen soilik).
Botoi kopurua ere alda daiteke IX11 modeloan, eskuin eskuan 14 botoi lerroko gehienez, eta ezker eskuan 13 botoi lerroko gehienez.

Zein latentzia dauka botoia zapaltzetik soinua entzun arte?
MIDI modeloan botoien irakurketa tasa 1000Hz-koa da, hau da, gehienez 1ms-ko atzerapena du triklatuak emandako informazioak. Hortik soinua atera arteko atzerapena host-aren araberakoa da, baina gure neurketetan ~8ms ingurukoa izan da.
Basikoa: ~25ms

Posiblea da hari gabe Bluetooth bidez erabiltzea?
MIDIaren kauan CME WIDI uHost adaptatzaile batekin lor daiteke.
Windows eta Androiden probatuta. Latentzia soilik ~3ms-tan handitzen du.
Basikoaren kasuan, aurikularren irteeran konektatu beharko litzateke adaptagailu inhalanbrikoa.

Zenbat pisatzen du?
Basikoa: ~750g
MIDI;     ~500g

Trikitixaren soinu berdina dauka?
Bai, 4 ahots profesionaleko Soinu Txiki-en grabazioekin osatu ditut pluginak (VST, AU eta sf2 motatakoak).
Larrinaga Guerrini zahar baten laginak ere grabatu genituen eta horren VST eta AU pluginak prest daude. Laister sf2 plugina ere publikatuko dugu.
MIDI-aren kasuan beste instrumentu askoren soinua ere aukeratu daiteke, interneten dauden milaka pluginekin, gehienak doakoak. Ez badakizu nola egin galdetu eta lagunduko dizugu!

Non deskargatu ditzaket pluginak eta softwarea?
Hementxe daude eskuragarri: Soinu Txiki Public Repo

Noiz irekiko da salmenta publikoki?
Dagoeneko salgai dago! Sakatu hemen dendara joateko


Tutorial edo manualik egongo da?
  • Sibelius erabiliz partiturak idazteko tutoriala.
  • Nola erabili MIDI Triklatua Android gailuetan FluidSynth edo BS-16i aplikazioak erabiliz sf2 pluginekin
  • Nola erabili Triklatua Windows gailuetan STB programa eta VST pluginekin (esku bakoitzari instrumentu ezberdin bat jartzea, audio/bideo grabaketa, pedalekin efektuak egitea, botoi bakoitzari dagozkion notak aldatzea eta mapa ezberdinak gordetzea...)
  • Nola erabili Triklatua MacOS gailuetan Element programarekin
  • Nola erabili Triklatua iOS gailetan Bismark BS-16i apliazioa erabiliz sf2 pluginekin