STB erabilera guida :



 STB edo SoinuTxikiBirtuala programa hemendik deskarga daiteke doan. Windows 7 10 eta 11 gailuetan probatu da.



Lehenik eta behin triklatuarekin jasotako Behringer soinu txartelaren driverra instalatzea gomendatzen da, deskargatzeko sakatu hemen, eta ondoren instalatu Setup.exe

Instalazioan zehar soinu txartela deskonektatuta edukitzea komeni da, eta gero instalatzaileak berak eskatzen du konektatzeko. Bukatzea ordenagailua berrabiaraztea gomendatzen da.

Pauso hau eginda, STB programa ireki eta Konfigurazioa → Aukerak...→Audioa atalean, gailuen zerrendan ASIO: BEHRINGER USB AUDIO aukerak agertu behar luke. Hau aukeratzean Behrigner soinu txarteletik entzungo da jotakoa, aurikularren irteeratik eta RCA irteeretatik. Aurikularren irteeretako bolumena soinu txartelean bertan aldatu daiteke. RCA irteeretakoa aldiz ez.


Jotzen hasteko pauso bakarra falta da, instrumentua aukeratzea. Horretarako joan Instrumentua menura, eta bertan agertuko zaizu STB programaren karpeta berean kokatuta dituzun VST instrumentu guztiak. Beste karpeta bateko instrumentua aukeratu nahiko bazenu Instrumentua → Arakatu... menua sakatuz aukeratu ahalko duzu.

MIDI motako triklatu bat badaukazu, baieztatu Konfigurazioa → Aukerak... → MIDI sarrera atalean IX10 agertzen dela eta gaitu zutabean Bai aukeratu dela.